Noticias
  • No posts where found
  • rss
  • twitter
  • rss
  • rss

ClickEdu hezkuntza plataformaren

ClickEdu hezkuntza plataformaren bidez kudeatzen da Vitae Eskolaren zentro ezberdinen eguneroko lana. Kudeaketa akademikoa, eduki ezberdinak eta bertaratze kontrola egiten da plataforma honen bidez.

Bertan, behar duten guztia aurkituko dute gure ikasleek: postontzi elektronikoa mezularitzarako, apunteak, espedientea eta jardueren egutegia.

Hurrengo lerrotan, software honen ezaugarri nagusienak azaltzen dugu.

Plataforma educativa clickedu

Sarbidea

Ikasle bakoitzak erabiltzaile-izen eta pasahitz bat izango du. Zentro bakoitzeko Idazkaritza departamentuak bidaliko dizkizu  Plataforma birtualean sartzeko behar diren datuak korreo elektroniko baten bidez. Bertan, ikasle bakoitzak bere datu akademikoak izango ditu eskuragarri, ebaluazioko notak kontsultatuz.

Ikasleen ebaluazioak eskuragarri egongo dira ere beraien familientzako. Hauek Plataforman sar daitezke beren seme-alaben jarraipen akademikoa ikusi ahal izateko (laster erabilgarri).

Hasiera

Atal honetan, kurtsoan zehar erabili ahalko dituen zerbitzu guztiak ikusi ahalko ditu. Pantaila honen bitartez, zerbitzu ezberdinak izango ditu erabilgarri, mezularitza, egutegia, lan aurkezpenak, tutorearekin izandako elkarrizketak, ikasgaiak, ekitaldi garrantzitsuak, forum-a eta zentroari buruzko berriak.

Ikasgaiak

Hemen ondoko argazki honetan ikasgaiak nola aurkezten diren ikus dezakezue.

Ikasgaiaren gainean clik egitean, ikasgai horri dagokion material didaktiko guztia aurkituko duzu, atalez atal sailkatuta.

Horma

Ikasgai bakoitzak bere horma propioa dauka. Bertan, ikasleak hiruhilabeteko PDF-a deskargatu dezake, ebaluazio sistema kontsultatu, lan aurkezpenen datak begiratu eta baita beste eduki ezberdinak ikusi link ezberdinen bidez (bideoak, argazkiak, erreferentzia bibliografikoak eta beste PDFak).