Noticias
  • No posts where found
  • twitter
  • rss
  • rss

Gorputz eta kirol ekintzen sustapen Goi mailako zikloa ikasi eta gero lan aukera ezberdinak

Hurrengo lerrotan, Escolako Vitaek egindako kirol munduan dauden lanbide ezberdinen sailkapena aurkituko duzue, Goi mailako sustapen zikloari dagozkionak bereziki. Aunitz aukera aurkituko dituzue.

Aukera ezberdinak lau talde handitan banandu ditugu Prestakuntza zentroekin batera. TAlde bakoitzak ezaugarri ezberdinak ditu eta kirolarekin erlazionatutako hamaika aukera.

Unibertsitate tituloaren beharra duten lan irtenbide horiek bi ** agertuko dira. Unibertsitatean ikas dezakezu GKES zikloa amaitu eta gero.

Icona de lleure i oci

Aisialdia

Icona de Salut i Fitness

Fitness eta Osasuna

Icona d'Alt Rendiment

Goi Mailako Errendimendua

Gestió Esportiva

Kirol Kudeaketa

Icona de lleure i oci

Aisialdia

  • Zer da: Aisialdiarekin erlazionatuta dauden jarduera gehienak eskola ingurunean garatzen dira; udako eta eskolaz kanpoko jarduerak, jangelaren ardura eta udalekoak besteak beste.
  • Nori zuzenduta: Heziketa eta aisialdiaren inguruan lan egin nahi duten profesionalei zuzenduta dago. Irakastea gustukoa duzula argi izan behar duzu, baita ume eta gazteekin lan egiteko trebetasuna eduki ere. Lan – eskaintza oso handia da arlo honetan. Kirolarekin erlazionatuak ez dauden jarduerak ere badaude, eskulanak, gorputz adierazpena, dantza, herri abestiak… besteak beste.
  • Prestakuntza: Aisialdirako begirale titulua.
  • Iraupena: Urte bat (praktikak barne)
  • Prestakuntza osagarria: Aisialdirako begirale titulua lortu eta gero, Aisialdi Zuzendari titulua lortzeko ikas dezakezu, maila altuena lortuz. Jardueraren antolatzailea eta arduradun buru izango zara.
  • Zer da: Jarduera fisikoa eta turismoa gero eta estuago daude lotuak. Kirolarekin erlazionatuak dauden lanpostu ezberdinak lor ditzakegu turismo arloan, bai Kampingetan, hoteletan, itsas bidaietan, abentura parkeetan… Turismo eskaintza askok kirolari bideratuak daudenez, kirol prestakuntza daukaten lankideak behar dira.
  • Nori zuzenduta: Jendaurrean lan egitea gustukoa duten pertsonei zuzendua. Jardueren biderapena errazagoa izan dadin, hizkuntza ezberdinak hitz egitea beharrezkoa izango da (ingelera, frantsesa eta alemana bereziki).
  • Prestakuntza: Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapena goi mailako zikloa.
  • Iraupena: Goi mailako formakuntza zikloa bi urtez, hizkuntz ezberdinen ikasketa eta praktikekin batera.
  • Prestakuntza osagarria: Atzerritar hizkuntzen ikaskuntza (ingelera, frantsesa alemana…). Lan postuan behar den bezala moldatzen lagunduko dio atzerritar hizkuntzen jakina.
  • Zer da: Goi mailako ikasketak amaitu eta gero, Unibertsitatean magisteritza edota Jarduera Fisikoa eta Kirol Zientziak ikasi beharko duzu Gorputz Heziketa irakasle bezala lan egin nahi baduzu. Unibertsitate publikoan sartu ahal izateko notak oso garrantzitsuak dira, beraz bertan ikasi nahi dutenek 8 inguruko nota lortzeko saiatu behar dira, baita selektibidadean egin beharreko bloke espezifikoaren gai bat prestatu ere. Unibertsitate pribatuan ikasteko aukera ere badute.
  • Nori zuzenduta: Haur eta gazteekin lan egiteko gaitasuna dutenentzat eta Irakastea gustukoa duten pertsonetzat.
  • Prestakuntza: Unibertsitate ikasketak eta Irakaskuntza Masterra (creo que aquí no es necesario el master en docencia)
  • Iraupena: 4 urteko ikasketa eta urte bat gehiago Masterra egiteko, 5 urte osotara.
  • Prestakuntza osagarria: Ingelera titulua izateak balio handia dauka, gaur egun oso garrantzitsua baita da klasea ingeleraz eman ahal izatea. Aisialdirako begirale titulua izatea onuragarria da ere, udako kanpaldiak egiten direlako maiz.
Icona de Salut i Fitness

Fitness eta Osasuna

  • Zer da: Lanean hasteko aunitz aukera daude fitness munduan, ikasle askoren aukera da hau ikasketak amaitzerakoan. Zuzendutako jarduerak (kirol teknikari batez gidatutako talde jarduerak, musikaren laguntzarekin burutzen dira askotan Entrenamendu pertsonala (norbanakoari ezaugarri espezifikoei egokitutako ariketa zehatzak planteatzen dituen entrenamendu
  • Nori zuzenduta: Pertsonak motibatzeko gaitasuna dutenentzat. Etengabe gauza berriak ikasten ari dena, kirol eta fitness inguruan dauden azken joeren berri duen pertsona.
  • Prestakuntza: Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapena goi mailako zikloa
  • Iraupena: 2 urte formakuntza zikloa egiteko eta monografikoa ikasteko beharrezkoa den denbora (titulazioaren arabera).
  • Prestakuntza osagarria: Prestakuntza ezberdin aunitz izan dezakegu mundu honen inguruan, spinning. entrenamendu funcional, crossfit, tacfit, pilates, ioga, aquagym,aerobic, steps. Informazio gehiago Vitae Akademian.
  • Zer da: Elikadura eta gorputz jardueraren arteko erlazioa gero eta estuagoa da, batak bestearen beharra dauka gaur egun. Bezeroak eskertu egingo du entrenatzaileak komeni zaion elikadurari buruz gomendatu ahal izatea.
  • Nori zuzenduta: Entrenamendu pertsonalarekiko interesa izateaz aparte, bezeroen artean eskertu egiten den extra hori gehitu nahi dutenentzat.
  • Prestakuntza: Giza Nutrizioko eta Dietetikako goi mailako zikloa edo berenezko tituluak.
  • Iraupena: 2 urte Goi mailako zikloa egiteko eta berenezko titulua lortzeko, titulu bakoitzaren arabera
  • Prestakuntza osagarria: Goi mailako Dietetika zikloak Kirol elikadurari buruz irakasten ez dituen ezagupenak eskaintzen dituzten ikastaro aunitz daude, arautuak ez daudenak (ez dira prestakuntza zikloak). Kirol elikaduran espezialista izan nahi baduzu, arautuak ez dauden kurtso hauetako baten bat ikastea da gure gomendioa, baita ikasten duzun hori Erakunde ofizial batez babestua egotea ere.
  • Zer da: Fisioterapia gero eta garrantzitsuagoa da kirol munduan. Gaur egungo goi mailako kirolari guztiek mediku eta fisioterapeutaz osatutako talde bat daukate alboan. Kirolariaren gorputzak esfortzu handia jasaten du eta zaindu behar da lesioak saihesteko, baita hauek behin izanda ondo sendatu ahal izateko. Gero eta amauter kirolari gehiago ari dira goi mailako entrenamenduak egiten, honen ondorioz, fisioterapia zerbitzuaren beharra dute.
  • Nori zuzenduta: Besteei laguntzeko bokazioa eta kirolariekin enpatia daukaten pertsonei zuzenduta. Osasuna eta ongizatearen berreskurapena gogorra da askotan, eta hori lortzeko beharrezkoa den irakaskuntza eta psikologia duen profesional bat behar da ondoan.
  • Prestakuntza: Fisioterapia.
  • Iraupena: Fisioterapiako Gradua (4 urte) + Masterra edo graduondokoa
  • Prestakuntza osagarria: Kirol ariketei birmoldatzeari buruzko mintegi eta mintzaldiak daude maiz. Ikasle askok kiromasaje ikasten dute 4 urteko fisioterapia karrera hasi baino lehen, hau gustukoa duten jakiteko.
Icona d'Alt Rendiment

Goi Mailako Errendimendua

  • Zer da: Kirolean espezializatu nahi baduzu kirol teknikari titulua beharko duzu. Kirol bakoitzak bere formakuntza propio dauka. Goi mailako kirol munduan lan egin nahi baduzu, hautatutako kirolari dagokion ikasketen lehen zikloa edo 1. Maila lortu beharko duzu.
  • Nori zuzenduta: Erdi-mailako kirolariari zuzenduta. Kurtsoa ikasi ahal izateko proba fisiko eta tekniko batzuk gainditu behar dira. Kirol teknikari izan nahi baduzu, aukeratutako kirol zale amorratua izatea beharrezkoa da.
  • Prestakuntza: Kirol teknikaria 1.maila edo 1. Zikloa (+2.maila edo azkeneko zikloa) Tècnic esportiu Nivell 1 o Cicle Inicial (+Nivell 2 o Cicle Final)
  • Iraupena: 6 hilabete – urte 1.
  • Prestakuntza osagarria: Beste herrialdeetan lan egin nahi baduzu hizkuntza ezberdinak mintzatu beharko duzu, ingelera bereziki.
  • Zer da: Prestatzaile fisikoaren irudia garrantzi handia dauka goi mailako kirolean. Psikologo eta fisioterapeutarekin batera, beharrezkoak dira edozein kirolean entrenatzaile taldea sortzeko. Kirol bakoitzak ezaugarri ezberdinak ditu, beraz, jarduten duzun kirolari buruzko ezagupen zehatzak izatea komeni da.
  • Nori zuzenduta: Hautatuko kirolarekiko zaletasun handia daukan pertsonari zuzendua. Oso metodikoa den teknikaria, jokalariarekin enpatia daukana. Talde lana gustukoa duena (entrenatzailearen aldamenean lan egingo beharko du).
  • Prestakuntza: Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapena goi mailako zikloa
  • Iraupena: 2 urte
  • Prestakuntza osagarria: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak ikasten dute gehienek, baita hautatuko espezialitatearen kirol teknikari zikloa ere. Etengabe ari dira euren prestakuntza berritzen eta entrenamendu joera berrien bila.
  • Zer da: Gorputza eta adimena bat dira. Elkar egin behar dute lan, eta horregatik coach eta psikologoaren papera garrantzi handia dauka gaur egun. Entrenatzaileak bi hauen tresnak beharko ditu bere kirol talde, bezero, kirolaria motibatzeko.
  • Nori zuzenduta: Komunikaziorako gaitasuna duten ikasleak. Kirolariak behar duena ulertu ahal izateko beharrezkoa den enpatia daukaten pertsonak. Beldurra, urduritasuna, konfiantza eta presioa hartzen dute parte eta ona nahiz txarra izan daiteke jokalariarentzat.
  • Prestakuntza: Kirolaren Psikologia
  • Iraupena: Unibertsitate prestakuntza 4 urtekoa da.
  • Prestakuntza osagarria: Coaching mintegiak. Joera ezberdinak egonda, Gestalt korrontea gomendatzen da gehienetan.
Gestió Esportiva

Kirol Kudeaketa

  • Zer da: Kirol ekitaldiekin lan egiten duen enpresa baten gestioa, arlo ekonomikoa kontrolatzeaz aparte, bezeroak nahi duena ezagutzea da. Prestakuntza aproposa daukan pertsonak erakundearen gestore hoberena izatea lortuko du.
  • Nori zuzenduta: Kirol Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lan egin nahi duten ikasleei zuzenduta. Kirol zerbitzu berriak sortu ahal izateko ikuspegi irekia eduki beharko dute, baita lan taldeak kudeatzeko trebetasuna izatea ere.
  • Prestakuntza: Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapena goi mailako zikloa
  • Iraupena: 2 urte
  • Prestakuntza osagarria: Zuzendaritza arloko prestakuntza beharrezkoa izango da, hala nola giza baliabideak, kontabilitatea, arautegia etab, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduaren bitartez egin daiteke edo kirol gestioan espezializatutako Master eta graduondokoa eginez.
  • Zer da: Ikasleek entrenatzaile pertsonal gisa egiten dute lan edota jarduera, ekitaldi eta instalazioak kudeatzen dituzten enpresa baten bazkide bilakatzen dira.
  • Nori zuzenduta: Ekimen lehiatsua daukaten ikasleei zuzenduta.
  • Prestakuntza: Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapena goi mailako zikloa
  • Iraupena: 2 urte.
  • Prestakuntza osagarria: Gestio arloan prestakuntza (Giza Baliabideak, kontabilitatea, araudiak); denbora eta norberaren produktibitatearen kudeaketa, sare sozialak, multimedia, marketing…
  • Zer da: Kirol materiala erosten dutenek gero eta zorrotzagoak dira erosten duten produktuekin, beraz kirol materiala saltzen dutenen espezializazioa gero eta handiagoa da. Kirol teknikaria den pertsona oso saltzaile ona izan daiteke, kirolaria izanda, kirol materiala ezagutzen duelako.
  • Nori zuzenduta: Merkataritzarako grina daukaten ikasleentzat, baita salmenta eta kirol materialaren mundua oso gustukoa dute ikasleei zuzenduta.
  • Prestakuntza: Ez da beharrezkoa.
  • Iraupena: Etengabeko formakuntza egiten ari dira denda mota hau dutenek
  • Prestakuntza osagarria: Kirol teknikari tituluren bat izatea egokia izango litzateke, baita komertzio edo marketinaren inguruan prestakuntza izatea ere.