Noticias
  • No posts where found
  • twitter
  • rss
  • rss

KIROLA IKASI NAI DUT

Eskola Vitaek kirorali osoz zuzendutako hezkuntza aurkezten dizu Unibertsitatera iritsi arte

Kirola asko duzu gustoko?

Oso garrantzitsua da zure hezkuntza behar den bezala disfrutatu eta probestu ahal izateko.

Hurrengo lerrotan hezkuntza egoera ohikoenak azaltzen dira. Hauen bitartez, bai erdi edo goi – mailako zikloak, baita kirol ziklo teknikoa ere ikastera hautatu dezakezu.

Zein da zure egoera?

Zure titulazioaren arabera, ziklo bat edo beste aukeratu ahalko duzu. Zure egoera aurkitzen ez baduzu, edota zalantzaren bat izanez gero, ohiko galderen atalean begiratu edo email bat bidali [email protected] helbidera:

1. egoera: EZ daukat DBH titulorik

2. egoera: DBHko tituloa edo erdi-mailako sarbide-proba daukat

3. egoera: Batxilergo tituloa, Goi – mailako sarbide – proba, Lizentziatura, Diplomatura, Goi – mailako zikloa edota Erdi – Mailako zikloa daukat.

Lan – aukerak

Eta gero zer? Ba al daude lan aukerak kirol arloan? Hurrengo linketan agertzen den informazioa irakurtzea gomendatzen dizugu, non lan – aukera ezberdinak azaltzen ditugun hautatutako ikasketen arabera.

Lan – arloko aukerak Gorputz eta Kirol Ekintzen sustapena eginez

Lan – arloko aukerak Natura – inguruneko gorputz- eta kirol- ekintzen gidapena eginez

Lan – arloko aukerak Kirol ziklo tekniko eginez

1. egoera: Ez daukat DBHko titulorik

Heziketa Zikloa egin ahal izateko DBHa amaitua izana beharrezkoa da. Horrela ez bada, 17 urte beterarte itxoin beharko duzu erdi-mailako sarbide proba egin ahal izateko.

2. egoera: DBH tituloa edo Erdi-Mailako sarbide proba gainditua daukat

Natura – inguruneko gorputz- eta kirol- ekintzen gidapena  zikloan sar zaitezke, edo nahi duzun edozein espezialitateko kirol ziklo tekniko bat ikas dezakezu (kasu honetan, hautatu egin duzun kirolari buruzko proba bat gainditu beharko duzu). Gure eskolak Futboleko kirol ziklo teknikoa eta Salbamendu eta Sorospen kirol ziklo teknikoa eskaintzen du.

Natura – inguruneko gorputz- eta kirol- ekintzen gidapena egin eta gero kirola ikasten jarraitu nahi baldin baduzu, zuzenean onartua izango zara Gorputz eta Kirol Ekintzen sustapena zikloan. (2016ko nobedadea)

Erdi – mailako heziketa zikloa Eskola Vitaen egin baldin baduzu, %5 a aurreztuko duzu lehenengo eta bigarren kurtsoan, osotara 168.75 euroko aurrezpena lortuz.

2. mailako Ziklo teknikoa egin izanez gero, sarbide proba egin beharko duzu goi-mailako ziklora hautatu ahal izateko.

3. egoera: Batxilergo tituloa, Goi-mailako sarbide-proba gainditua, Lizentziatura, Diplomatura, Goi-mailako heziketa zikloa edo Erdi-mailako heziketa zikloa daukat

Gorputz eta kirol ekintzen sustapena zikloa ikastera sar zaitezke.

Kirolaren inguruan Lanbide Heziketan lor daiteken titulazio altuena  eskuratu dezakezu. Online moduan ikas dezakezu ere.

Titulazio honek unibertsitatera sartzeko eskubidea emango dizu (Fisioterapia, Psikologia, Gorputz Hezkuntzako Magisteritza… anitz aukera eskuragarri) Selektibidadea egin behar izan gabe.

Unibertsitate Publikoan sartu ahal izateko aukerak handitu nahi baldin badituzu, irakasgai zehatzen azterketen bitartez nota igo dezakezu.